Español euskera Catalan gallego Valenciano Ingles Frances Deutsch Holandes Italiano Ruso Portugues

hostal pizarro madrid
     
 

foto madrid hostal

 

 

 

 

 

Hiriaren artistiko-multzoan kokaturik dagoen ostatu hau, Madrid-en gelditzen diren “Modernista estiloko” eraikin bakarrenetariko bat da. Egun, eraikina gohitik-behera berriztatzen ari dira, eta obrek, eraikinaren sarrera estetikoki kaltetzen dute. Hala ere, honek ez dio eragiten ostatuak bezeroei eskeintzen dien zerbitzu ezta barruko itxurari ere.

 

 

Pizarro kaleko 14. zenbakian kokatua, hostala hiriaren zentroan dago, Chueca alboan.

Hiriak duen estilo Modernista motako eraikin gutxienetariko bat da, Madril hiriaren multzo historikoaren partaidea eta aurreko mende hasieran El Correo Español egunkariaren egoitza izan zena.

Eraikinaren fatxada Mauricio Jalvo Millán arkitektoaren obra da. Dekorazioan elementu neogotikoak erabili zituen, bere osaketa batez ere modernista kontsideratzen delarik. Balkoia eutsi eta zatitzen duen zutabea aipagarria da; badirudi euskarri funtzioa galtzen duela goiko pisura igotzen den errama bihurgunetsu batean bihurtzeko.

Pizarro hostalak gay friendly publikoari arreta berezia eskaintzen dio, baita publiko orokorrari ere. Bertan tolerantzia eta errespetu gradu handia aurkituko duzu, eroso, integratua eta harmonia perfektuan sentitu ahalko zarelarik, bai hostaleko zerbitzu pertsonalarekin zein bertan egongo diren ostalariekin.

Pizarro hostalak 17 logela (10 bikoitzak, 3 hirukoitzak eta 4 banakakoak) eta 2 saloi ditu, dekorazio funtzional eta zainduaz, eta gaur egungo erosotasun guztiekin: satelite bidezko telebista digitala, WIFI, logelako edaritegia, sarraila elektronikoa eta kutxa gotorra. Logela guztiak bainugela osoz osaturik daude.

Gure instalazioak guztiz erreformatuak eta berrituak izan dira, 2008ko udaberrian inauguratuak izan zirelarik. Hala ere, eraikin bat falta da berriztatzeko, baina hau laster berriztatzeko asmoa dago, Gunearen Birgatze planaren arabera (ikus toki interesgarriak, bideoak eta hostalaren lotuneetan).


   

webmaster - copyright "©"2008 - Hostal Pizarro Calle Pizarro, 14 -1- 28004  Madrid - España -

Tel.+34 915 319 158    Fax.+34 915 231 733